CORIOLANO
CORIOLANO
William Shakespearek idatzitako eta 1623an argitaratutako maisulan honetan, testuaren trama politikoari emozio-intentsitate handia batzen zaio. Ekoizpen berri hau Meridako Antzerki Klasikoaren Jaialdian estreinatu zen 2024ko uztailean, 70. edizioan.
SINOPSIA
Erroma. Errepublikaren hasiera. Biztanleria gatazka sozial handi batean murgilduta dago. Gerrak, goseak eta borroka politikoek beren interesetan soilik pentsatzen dutenak eta politikaren eta boterearen jokoari bide ematen dioten demagogoak eta harroputzak agertzea sustatu dute. Caio Marciok, gero “Koriolano” ezizenez ezaguna izango dena, bere idealekin bat datorren izaki zintzoa, joko politikoaren hipokresiari uko egiten dio bere ama ahaltsuak berarentzat diseinatu duen patuari aurre eginez.
Baina Marco muturreko militar heroikoa da, patrizio harrotasunez betea, plebeak eskatzen dituen erreformen aurka dagoena. Etikaren eta balioen arteko gatazka lehertzen ari da. Erroma kolokan dago. Botere tiranikoa ezartzeko aukera agertzen da, tribuno maltzurrek herria manipulatzen dute, “Koriolano” kontsul gisa baztertzen dute eta Erromatik kanporatzea lortzen dute. Honek bat egingo du bere etsaiarekin, “Aufidio”rekin, Volskoen buruzagiarekin. Drama politikoak tragedia dakar. “Coriolano”k aurre egin behar dio bere iraganari, maitatuei eta zaurgarritasunari. Bere patua ezpata-kolpez jausten ari da.
PALABRAS DE ROBERTO ENRÍQUEZ SOBRE QUIÉN ES CORIOLANO
ZUZENDARIAREN OHARRAK
«Gaurko publikoari testu handi hau hurbildu nahi diot, klasiko bat horrelakoa izaten mantentzen delako galderak egiten jarraitzen duen bitartean. Gerturatzeak esan nahi du publikoa hainbat egoeratan bere burua errokonozitu dezala iragana eta oraina batuz. Horretarako, hutsunearen kanona errespetatu nahi izan dut, non hitza, emozioa eta aktorearen presentzia izango diren tragedia honen protagonistak.
Muntaia garaikidea eta intenporala da, politikarien uniformeek, militarren uniformeek ezpata motzeko borrokekin elkarbizitzen dute. Espazioak bidegurutze handi baten metafora planteatzen du, non eztabaida politiko eta parlamentario sutsuak, bataila eta lehiak eta pertsonaien emozioen pultsio neurrigabeen kontenplazioa gertatzen diren. Eztabaidarako forum publiko bat da, ikuslegoari Erroma erortzera daramaten gatazken jarraipenean nolabaiteko inplikazioa eskatuko diena, in extremis, azken gerra-gatazkaren gertakaria aldatzen duen emakumeen enbaxadaren jardunak salbatuko duen arte.
Ikuskizun honen helburua ikusleak hunkitzea eta inplikatzea da, ispilu-joko batean herriarekin eta senatuarekin identifikatzeko aukera eskainiz. Indarkeria, ironia, lirismoa, emozioa eta grinak, umorea eta gizatasunaren indarra dira Shakespeareren antzerkiaren zigilua».
Antonio Simón
Iraupena
Fitxa artistikoa
De | Egiletza: William Shakespeare. Dirección | Zuzendaritza: Antonio Simón. Adaptación | Egokitzapena: Juan Asperilla, Antonio Simón. Intérpretes | Antzezleak: Roberto Enríquez, Carmen Conesa, Manuel Morón, Álex Barahona, María Ordóñez, Juan Díaz, José Luis Torrijo, Beatriz Melgares, Javier Lara. Maestro de armas | Arma maisua: Jesús Esperanza. Escenografía | Eszenografia: Paco Azorín. Vestuario | Jantzitegia: Ana Llena. Iluminación | Argiztapena: Rodrigo Ortega. Música original | Jatorrizko musika: Lucas Ariel Vallejos. Una coproducción de Festival Internacional de Teatro Clásico de Mérida y Vania.
