CAMPING LAS REINAS
CAMPING LAS REINAS
Emakume talde bat urtero joaten da oporrak leku berberean igaotzea. Bere lurraldea da. Kanpina. Haiek agintzen duten lekua. Baina benetan libre al gara oporretan gaudenean? Betetzen al ditugu "opor perfektuen" ametsak? Komedia arin eta ironiko honek hierarkien errepikapenaz, atsedena/lana binomioaz eta botere-abusuaz hausnartzen du. Garai idiliko honen betebehar eta eskubideei buruzko umorez betetako emakumeen obra.
Nafarroako La Cuerda Teatro Ttipia Kulturarekin koprodukzioan bere proposamen berria ESTREINATUko du Gayarren, euren antzerki konprometituaren zigilu bereizgarriarekin.
Ongietorriak Camping Las Reinasera!
ANTZERKIGILE eta ZUZENDARIAREN OHARRAK
"Camping Las Reinas laguntasunaz, lurraldeaz eta erresistentziaz mintzo den komedia bat da. Muntaiaren hiru protagonistentzat kanpina ez da atsedenleku soil bat: babestokia dute, beren erreinua eta lubakia. Han eraiki dituzte arau propioak, iherarkia argiak eta elkarbizitza oso berezia. Bertan eraiekin zaude edo beraien kontra.
Obrari heldu diogu komediatik, erreminta ahaltsua iritzi diogulako kritikarako eta gogoetarako. Umorea sortzen da erraietatik, setatik, protagonistek munduko beren tokia defenditzen duten irmotasun berarekin. Beren “erreinua” mantentzeko ahalegin neurrigabe eta desesperatuan errotzen da ironiaren parte handi bat. Barrea agertzen da egunerokotasunaren eta epikoaren arteko, eta etxekoaren eta basatiaren arteko talkaren ondorioz.
Muntaiaren apustua da erritmo arina, aktore lan zehatza eta fisikotasun bat gorputzen lurraldetasuna azpimarratzen duena: okupatu, markatu, defenditu.
Camping Las Reinas da, guztiaren gainetik, kantu bat desobedientziari, laguntasunari eta erresistentziari, kontra egiteko indibidualtasunaren eta interes kapitalisten areagotze bizkor larriari.
Eva Redondo
Iraupena
Fitxa artistikoa
Idea original: La Cuerda Teatro. Autoría y dirección | Egiletza eta zuzendaritza: Eva Redondo. Intérpretes | Antzezleak: Maitane Perez, Maider Lekunberri, Olatz Beobide. Escenografía | Eszenografia: Javi Trapero. Composición musical | Konposizio musikala: Pascal Gaigne. Vestuario | Jantzitegia: Julen Ariztegi. Iluminación | Argiztapena: Pato Rother. Proyecciones | Proiekzioak: Maitane Domench (Berpiztu audiovisuales). Fotos | Argazkiak: Iurre Aranburu. Una coproducción de La Cuerda teatro y Ttipia Kultura.